Aurten ere Gueñeseko komertzioetan bezeroak opari zoragarriekin saritu nahi ditugu eta horrela bertoko komertzioengan jartzen duten konfidantzagatik eskerrak eman. Merkatarion eta ostalarion elkarteak Erosketen Tiobiboa kanpaina jarriko dugu martxan abenduan, Gueñeseko Udalaren laguntzarekin.
Kanpaina honetan 3.000€ banatuko dira guztira, elkarteko 58 komertzioetan gastatu ahal izateko 1.000€ko hiru erosketa txartelen zozketa bidez.
Kanpaina abenduaren 1ean, asteazkenean hasiko da eta abenduaren 17an, ostiralean amaitu. Tarte horretan parte hartzen duten establezimenduetan 30€ edo gehiagoko erosketa egiten duten bezeroek zozketan parte hartzeko txartel bat jasoko dute, bete eta horretarako prestatutako postontzietan sartzeko.
Zozketa abenduaren 18an egingo da. “Sarien irabazleek 1.000 euroko erosketa txartela parte hartzen duten komertzioetan eta goiz bakar batean gastatu beharko dute.”
Irabazleak ,erosketak egin bitartean ,gure udalerriko kaleetan zehar lagunduta joango dira. Aipatutako txartelak trukatzeko ezarritako goiza abenduaren 20a, astelehena izango da, 10:00-13:30 bitartean.
GUEÑESEKO MERKATARI ETA OSTALARIEN ELKARTEA
Informazio gehiagorako jo Gueñeseko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen Facebook orrialdera.

